Loiolako Turismo Bulegoak denboraldi berria hasiko du Aste Santutan

Uztarria 2008ko mar. 17a, 17:03

Aste Santuak aprobetxatuz ordutegi zabalagoa izango du Loiolako Turismo Bulegoak

Martxoak 18 eta 30 bitartean goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30etara izango ditu ateak zabalik

Azaroaren erdialdetik itxita egon ondoren (asteburutan egon da zabalik), Loiolako Turismo Bulegoak denboraldi berria hasiko du martxoak 18tik aurrera. Aste Santuak aprobetxatuz ordutegi zabalagoa izango du. Martxoak 18 eta 30 bitartean goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30etara izango ditu ateak zabalik, astelehena apirilak 24 ezik, hor itxita egongo da eta martxoak 15 eta 16ko asteburuan neguko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara irekiko da.

Gainerantzean eta ekainaren erdirarte, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara izango da bulegoaren ordutegia (maiatzeko zubian egun osoz). Uda sasoian, ekainetik aurrera, berriro ere goiz eta arratsaldez izango zabalik zentrua bisitarientzat.

Informazio gehiagorako:

Loiolako Turismo Bisitarien Zentrua: 943 15 18 78 eta i-loiola@urolaturismo.net