Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen planoak ikusgai jarri dituzte udaletxean

Uztarria.eus 2008ko mar. 17a, 12:03
Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen planoak udaletxean.

Udaletxeko beheko solairuan daude

Lehen fasean eraikiko dituzten 154 etxeen zozketa apirilaren 4an egingo dute

Joan den ostiralean jarri zituzten Etxebeltz-Izarran eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko etxebizitzen planoak ikusgai udaletxean. Beheko solairuan daude, udaletxeko ate nagusitik sartu eta eskubitara. Etxebizitzen kanpoko itxuraren inguruko informazioa zein barrukoa azaltzen dute planoek.

Denera, babes ofizialeko 208 etxebizitza egingo dituzte Etxebeltz-Izarran eta lehen fasean eraikiko dituzten etxeen zozketa apirilaren 4an egingo dute Udaleko arduradunen arabera. Beraz, 154 etxe apirilaren 4an zozkatuko dira eta gainontzeko 54ak aurrerago.

Etxebizitza horietarako 800 lagunek eman zuten izena eta horietatik 559 izan ziren behin-behinean onartutakoak.

(Udaleko arduradunek emandako azalpenen albistea)

(EAJ-PNV alderdiaren erantzuna)

(Etxebizitzen inguruko informazio gehiago Azpeitia.net-en)