Aurten ere Loiolako Biatloia Mikel Larrañaga azkoitiarrak irabazi du

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 17a, 11:03
Biatloiko lasterkako proba bukatzen larunbatean Loiolan.

Bizikletako eta lasterketako norgehiagokan 29 parte-hartzaile izan ziren larunbat arratsaldean

Loiolatarrek San Jose jaietako egun handia asteazkenean ospatuko dute, asto lasterketa eta herri kirolekin

Azken lau urteetan Mikel Larrañaga azkoitiarrak (44:46) irabazi du Loiolako VII. San Jose Sari Nagusia Biatloia; atzo ere aurrena izan zen. Bizikletan ateratako aldeari esker irabazi zuen.

Atzo arratsaldean izan zen Loiolako jaietako kirol proba. Bizikletan bi bira (10 kilometro) eta lasterka lau buelta (4 kilometro) egin behar zituzten proban izena emandakoek. Guztira 29 parte-hartzaile ziren, horietatik bi emakumeak. Irteera emateko orduan euri zaparrada hasi zen eta bizikletako lehen buelta euritan egin behar izan zuten kirolariek.

Hasiera-hasieratik Larrañagak aldea atera zion bigarrenari, Jon Erguini. Bizikletako norgehiagoka abantailarekin bukatu zuen azkoitiarrak. Lasterkako proban, ordea, lehen eta bigarrenaren arteko aldea gutxitu egin zen. Erguin beasaindarra nahastu egin zen lasterkako ibilbidean eta antolatzaileen esanetan, "horrela ez balitz agian aurrea hartuko zion Larrañagari".

Asteazkenean egun handia

Loiolatarrek San Jose jaietako egun handia asteazkenean ospatuko dute. Ohi bezala asto lasterketa eta herri kirolak izango dira Loiolan.

VII. San Jose Sari Nagusia Biatloiko sailkapena

.1. Mikel Larrañaga 44:46

.2. Jon Erguin 45:19

.3. Ixaka Oñederra 47:50

.4. Aitor Agirrezabal 47:52

.5. Anjel Sagardogi 49:25

.6. Andoni Agirre 49:40

.7. Unai Agirrezabal 50:40

.8. Jakes Uranga 50:40

.9. Xabier Salillas 50:40

.10. Manuel Iglesias 52:45