Aristerrazu omenduko dute Trikitilari Jaialdian

Uztarria.eus 2008ko mar. 11a, 19:03

Izarraitz pilotalekuan 6 talde izango dira oholtza gainean martxoaren 16an

Aristerrazu Trikiti-plaza omenduko dute, trikitizaleentzat "plaza kuttuna delako" antolatzaileen esanetan.

Trikitixa indartu eta hedatzeko asmoz, aurten ere Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak, San Josetako trikitixa Jaialdia antolatu dute. Izarraitz pilotalekuan 6 talde izango dira oholtza gainean martxoaren 16an:

-Kupela taldea eta Furundarena

-Allur anaiak

-Eneko Etxabe eta Ohiana Irastorza

-Maixa, Ines eta Maite

-Koldo Iturbe, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia

-Tapia eta Leturia

Ekitaldi honetan gainera, Aiako San Pedro auzoan dagoen Aristerrazu Trikiti-plaza omenduko dute, trikitizaleentzat "plaza kuttuna delako" antolatzaileen esanetan. Aristerrazun, orain dela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen eta bertan izen handiko trikitilariak bildu izan dira: Elgeta, Sakabi, Eleuteria Tapia, Maltzeta eta Kaxiano... bide batez, bertan urtetan dantzan ibili diren jendea gonbidatu nahi izan dute ekitaldian pieza batzuk dantzatzera.

Jaialdi honetarako sarrerak, azpeitiko Pastorkuan, Meolan eta azkoitiko Ixidro Erretegian izango dira eskuragai 12 euroren truke.