Jaialdiarekin eta ekitaldiarekin bukatuko da Uztarriaren Kulturaldia

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 7a, 10:03

Kultur Koordinakundeak herriko hainbat talderekin jaialdia egingo du gaur, ostirala, Gaztetxean, 22:30etik

Bihar ekitaldi irekia egingo du Betharrametan, 12:30etik

Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta, seigarren Kulturaldiaren baitako bi ekimen izango dira asteburuan. Gaur (ostiala) gauean hasita Azpeitiko Gaztetxea izango da festarako topagunea eta, bihar, Betharram aretoan bukaera emango diote Kulturaldiko egitarauari.

Bi hitzordu

Gaurko jaialdia Azpeitiko Gaztetxean egingo dute, 22:30ean hasita. Herriko taldeek hartuko dute parte jaialdian. Pare bat orduko saioa izango da eta, sarrera, doan.

Uztarria Kultur Koordinakundea 1998an sortu zuten herriko euskara eta kultur taldeek, eta orduan jendaurreko aurkezpena jaialdi baten bidez egin zuen, Azoka Plazan. Orduan bezala, herriko taldeekin jaialdia antolatzea erabaki du Uztarriak. Gaurko festako egitaraua:
- Musika. Mondocane taldea.
- Antzerkia. Lakrikun taldearen esketxak.
- Musika. Karelean: Olatz Prat eta taldea.
- Soinua eta txistua. Saioa Lizarralde, Lurdes Alkorta, Aitor Alkorta eta Garikoitz Mendizabal.
- Bertsoak. Jokin Uranga, BeƱat Lizaso eta Haritz Etxeberria.
- Losintxa lehiaketa. Sari ematea eta losintxen proiekzioa.
- Musika. Zubizarreko talde bat.

Kulturaldiari bukaera emateko eta koordinakundeko barne gogoetan hartutako neurrien berri emateko, Uztarriak bihar egingo du Kulturaldiko azkeneko ekitaldi irekia, Betharrametan, 12:30ean. 10 urteen ibilbideaz bideoa, Uztarriaren mezua eta mokadua izango dira betan.