Bilgune Feministak, feminismotik harreman berriak eraikitzeko deia egin du

Uztarria.eus 2008ko ots. 29a, 16:02

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du.

Datorren apirilaren 12 eta 13an antolatu dituzten IV. Jardunaldi Feministetan parte hartzeko deia luzatu die herriko emakumeei

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du. Bertan, Euskal emakumeen etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dagoela dio eta egoera antidemokratiko batean bizitzera behartuak daudela.

"Familia eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman eredu bakar eta nagusi bezela agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredu dira" adierazi du Bilgune Feministak. Euskal emakumeak beraien alternatiba eraiki behar dutela esan dute "emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz, anitz eta askeak".

Datorren apirilaren 12 eta 13rako IV. Jardunaldi feministak antolatu dira eta hainbat eztabaida eta mahai inguru izango dira bertan.

Bestalde, martxoaren 8ko testu inguruan, Zine Melita, emakume kurduaren hitzaldia izango da, beste hainbat ekimenen artean. Bilguneak bere aldetik, herritar guztiei parte hartzeko deia egin die.

Aste feministako egitaraua

Martxoak 3tik 5era

Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etatik 19:30 etara Betharran Aretoan.

Martxoak 4, asteartea

Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.

"Gilaneh" filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.

Martxoak 5, asteazkena

Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.

Martxoak 6, osteguna

"La soledad" filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.

Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.

Martxoak 7, ostirala

Ikasleen konzentrazioa. 12:00 etan barianteko rotondan.

Martxoak 8, larunbata

Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.

III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.

Botata taldearen animazioa kaleetan zehar.