Erniarraitz sariketako finala izango da gaur, ostirala, Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 29a, 12:02

Urola Kostatik, Hodei Iruretagoiena eta Aitor Urbieta zarauztarrak eta Maialen Velarde zumaiarra ariko dira

22:00etan hasiko da finala

IV. Erniarraitz Sariketako finala izango da gaur, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean. Finalera heltzea lortu duten bertsolariak honako hauek dira: Alaia Martin (Oiartzun), Unai Gaztelumendi (AƱorga), Hodei Iruretagoiena (Zarautz), Maialen Velarde (Zumaia), Aitor Urbieta (Zarautz) eta Arnaitz Lasarte (Hernani). Aurkezle lanak Idoia Alberdik egingo ditu.

Otsailaren 8an hasi zen bertsolari gazteen txapelketa eta 18 bertsolarik hartu dute parte. Hiru kanporaketa izan dira: Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik jardun dute; gaurko finalean ere bai.