Masaje zerbitzua emango dute Kiroldegian

Uztarria.eus 2008ko ots. 22a, 12:02

Otsailaren 25etik aurrera hasiko dira zerbitzua berriarekin

Bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 26 euro

Azpeitiko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Kiroldegian masaje zerbitzua emango dute, otsailaren 25etik aurrera. Lorea Landa, Goi Mailako Masaje Diplomatuak emango du. Kirol masajea, masaje terapeutikoa eta erlaxazio masajeak landuko ditu, batez ere.

Kirol Patronatuko bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, berriz, 26 euro. Azpeitiko kiroldegian izango dira saioak, astelehenetik ostiralera eta honako ordutegian:

Astelehenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:30era.

Astearte eta ostegunetan, 16:30etik 21:30era.

Asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Informazio gehiago lortzeko

Zerbitzu horri buruzko informazioa jasotzeko Udal Kirol Patronatuaren egoitzetara joan eta 943 813069 edota 943 814121 telefonora hots egin beharko da.