Iruretagoienak Erniarraitzeko finalerako txartela du

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 11a, 10:02
Hodei Iruretagoiena irabazle, 199 punturekin.

Ostiral gauean Azkoitiko Kultur Etxea txiki gelditu zen sariketako lehenengo saioan

Hodei Iruretagoiena nagusitu zen

Hodei Iruretagoiena zarauztarrak Erniarraitz Bertso Sariketako finalerako txartela lortu zuen ostiral gauean. Bera izan zen punturik gehien lortu zuena Azkoitiko kultur etxean jokatu zen lehenengo kanporaketan. Oier Aizpuru zarauztarrak ere, bigarren izanda, finalera sartzeko aukerak ditu.

Entzule kopuru handia eta urduritasuna izan ziren ostiraleko saioko protagonistak. 140 lagun elkartutabertso giro bikaina sortu zen. Haritz Etxeberria Ministro aurkezlearen aginduetara honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Eneritz Artetxe, Jokin Sudupe Pio eta Silbia Etxaniz azkoitiarrak, Josu Oiartzabal azpeitiarra eta Hodei Iruretagoiena eta Oier Aizpuru zarauztarrak.

Zarauztarrak aritu ziren finen

Iruretagoiena eta Aizpuru izan ziren saioko onenak, puntuazioari dagokionez behintzat. Lehenenak 199 puntu eskuratu zituen, eta bigarrenak, berriz, 189,5. Hirugarren sailkatua Sudupe izan zen, 177,5 punturekin; laugarrena Oiartzabal, 174 punturekin; bosgarren Artetxe, 165 punturekin; eta seigarren Etxaniz, 152,5 punturekin.

Laugarren urtez antolatu du Erniarraitz Azpeitiko Bertsozale elkarteak bertsolari gazteen arteko sariketa.