Bagerak erretiratuen bazkidetza banketxe bidez kobratuko du

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 7a, 15:02

Aitonena elkartea zenak "bazkidetzaren kontrola hobeto eraman nahi du" era honetan

2008ko kuota bost eurokoa dela adierazi dute eta aurten aurreko urteetan bezala kobratuko dutela azaldu dute, Aitonenan bertan

Bagera Jubilatuen Elkarteak, lehen Aitonena zenak, bazkidetza kuota banketxe bidez kobratu nahi du hemendik aurrera. "Bagerako zuzendaritzaren asmoa hemendik aurrera bazkidetza kuotak kutxa edo banketxeen bidez kobratzea da, bazkidetzaren kontrola hobeto eraman ahal izateko", diote zuzenadaritza batzordekoek.

Horregatik bazkideen kuotak helbideratzea eskatu dute, "hemendik aurrera argazkiarekin eta Nortasun Agiriaren zenbakiarekin batera, bankuko kontuaren zenbakia ere eskatuko dugu".

2008ko kuota bost eurokoa dela adierazi dute eta aurten aurreko urteetan bezala kobratuko dutela azaldu dute, Aitonenan bertan.

Saloun oporraldia

Bagera Jubilatuen Elkarteak Saloura joateko (Herrialde Katalanak) 15 eguneko oporraldia antolatu du, maiatzaren 17tik 30era. Bidaia eta egonaldia 392 euro kostako dira. Oporraldian parte hartu nahi dutenek Aitonenako bulegoetatik pasatu beharko dute.