Nuarbeko urtegian azkoitiar gizonezko baten gorpua aurkitu zuten asteartean

Uztarria.eus 2008ko ots. 6a, 17:02

Nuarbeko urtegian pasiran zebilen lagun batek ikusi zuen hilotza

Bere buruaz beste egin zuen aztertzen ari da Ertzaintza

.57 urteko gizonezko azkoitiar baten —J.E.L.— gorpua aurkitu zuten atzo (asteartea) Nuarbeko Ibai Eder urtegian. Pasiran zebilen lagun batek ikusi zuen hilotza uretan, goizeko hamarrak aldera.

Suhiltzaileen laguntza behar izan zen gorpua uretatik ateratzeko.

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak esan duenez, gizonezkoak bere buruaz beste egin zuen aztertzen ari da Ertzaintza.