Matxinbentako festak Santa Ageda bezperan hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 31a, 11:01
Iaz, artisau azoka Matxinbentan.

Festak santa eskearekin abiatuko dituzte

Santa Ageda aurretik Inauteriak direla eta, hurrengo asteburuan antolatu dituzte festetako ekitaldi batzuk

Matxinbentan Santa Ageda festak santa eskearekin hasiko dituzte aurten, astelehenean. Santa Ageda egunerako ere festetako ekitaldiak antolatu dituzte, batik bat auzoko erretiratuentzako eta jendeak ohitura duelako egun horretan Matxinbentara afaltzera joateko.

Gainontzeko festetako ekitaldiak hurrengo asteburuan antolatu dituzte Matxinbentako Festa Batzordekoek: "Azpeitian Inauteriak dira Santa Ageda aurreko asteburuan eta horregatik hurrengorako antolatuko ditugu bertso afaria eta".

Bertso afarian, iaz bezalaxe Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariak izango dira: "Iaz giro polita jarri zuten eta txiste kontalari ere aritu ziren". Afaritarako izena eman behar da Beko tabernan, 943 886315 telefonora deituta.

Egitaraua

  • Otsailak 4, astelehena.

08:00etan, Santa eskean irtengo dute gazteek Laja, Izer eta Loidisaletxerekin.

19:00etan, suziriak festei hasiera emateko.

22:00etan, Ansorregirekin eta Lararñagarekin erromeria.

  • Otsailak 5, asteartea.

11:00etan, meza Parrokiko Abesbatzarekin, Jose Luis Frantzesena organo-jotzaile dela.

22:00etan, erromeria Saioa eta Alabierrekin.

  • Otsailak 8, ostirala.

21:30ean, V. Mus Txapelketa Azkarra. Beko tabernan. Parte hartzeko bikoteko 20 euro ordaindu behar dira.

  • Otsailak 9, larunbata.

21:00etan, bertso afaria Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin. Larreategi anai-arrebak soinu- jotzaile ariko dira. Afaritara joateko aurrez Beko tabernan izena eman behar da, 943886315 telefono zenbakira deituta.

  • Otsailak 10, igandea.

Txistularien goiz eresia. Goiz osoan, artisau azoka eta Pagorriagako oreinak. Egun osoan, Izer eta Alabier trikitilariak.

11:00etan, meza.

11:30ean, ume jolasak.

12:00etan, pilota partidak, Ilunpe Elkarteko pilotariekin.

17:00etan, herri kirolak. Aizkoran, Joseba Otaegi eta Jon Redondo. Harri-jasotzen, Aimar Irigoien eta Juan Joxe Unanue Goenatxo. Ondoren, otarraren zozketa.