Errege Magoen kabalgatan aldaketak lanak direla-eta

Uztarria.eus 2008ko urt. 4a, 12:01

Larunbatean, hilak 5, 17:30ean trenean iritsiko dira Azpeitira eta gero, 19:00etan abiatuta, igerilekutik kalejira egingo dute

Aurten, hala ere, ez dira Eliz kaletik eta Santiago kaletik pasatuko, lanak direla-eta

Aurten ere Errege egun bezperan, hilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata egingo dute Azpeitiko kaleetan. Gaspar, Meltxor eta Baltasar 17:30ean trenean iritsiko dira Azpeitiko trenaren museora. Gero, 19:00etan abiatuta, igerilekutik kalejira egingo dute. Dena dela, aldaketak izango dira ibilbidean. Izan ere, aurten ez dira Eliz kaletik eta Santiago kaletik pasatuko, kale horietan burutzen ar idiren lanak direla-eta.

Musika Eskolako, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola Ikastolako gaztetxoek lagunduta, 20:00ak inguruan iritsiko da kabalgata plazara. Segidan, erregeak udaletxeko balkoira igoko dira. San Martin egoitzan emango diote bukaera kabalgatari.

Erregeen laguntzaileek haurren eskutitzak jasoko dituzte gaur, ostirala

Aitonenako jubilatu elkarteak antolatuta, Erregeen laguntzaileak izango dira gaur, ostirala. 17:30ean iritsiko dira pajeak plazara eta haurren eskutitzak jasoko dituzte.