Azpeitiak 14.000 biztanle gainditu ditu lehen aldiz

Uztarria.eus 2008ko urt. 3a, 16:01

Herrian 2007 hasieran 14.054 lagun zeuden erroldatuta

.2006arekin alderatuta, 124 biztanleko gorakada izan zuen

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, Azpeitian 2007ko urtarrilaren 1ean 14.054 lagun zeuden erroldatuta. Lehen aldia izan da herriak 14.000 biztanleko kopurua gainditu duela.

Urtebetean Azpeitian biztanleriak %0,89ko hazkundea izan du, 2006ko urtarrilaren 1eko erroldan 13.930 lagun zeudelako.

Herriko biztanle kopurua igoz doa. Datu batzuk: 1975ean 12.209 lagun zituen erroldatuta, 1981ean 13.196, 2001ean 13.708, 2004an 13.893.

Gipuzkoan 88 herri daude eta Azpeitia, 2006ko datuetan bezala, 14. jendetsuena da. Jende gehiago bizi dira: Andoainen (14.215), Bergaran (14.823), Pasaian (16.091), Hondarribian (16.226), Lasarte-Orian (17.592), Tolosan (17.888), Hernanin (19.119), Arrasaten (22.116), Zarautzen (22.315), Eibarren (27.404), Errenterian (38.336), Irunen (60.416) eta Donostian (183.090).