Jostailuak jasotzeko azken eguna gaur, asteazkena, izango da

Uztarria.eus 2007ko abe. 5a, 12:12

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan, Zapo Txoko gaztelekuan eta Zaparraieko lokalean jasoko dituzte

Jostailuak Euskal Herriko eta Peruko Huycan herriko umeei bidaliko dizkiete

Astelehenean jarri zuten abian urtero egin ohi duten jostailu zaharrak jasotzeko kanpaina. Gurutze Gorriak, parrokiko Zaparraie taldeak eta Udaleko Gazteria sailak elkarlanean antolatutako ekimena da eta gaur, asteazkena, izango da jostailuak jasotzeko azken eguna.

Jostailuak Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan, Zapo Txoko gaztelekuan eta Zaparraie taldearen lokalean jasoko dituzte. Ludotekak 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik; Zapo Txoko 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta Zaparraie taldearen lokala, berriz, 19:00etatik 20:00etara irekiko dute, Frontoi Txiki alboan.

Euskal Herriko eta Peruko Huycan herriko umeei bidaliko dizkiete jostailuak eta antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, "egoera onean" dauden jostailuak ematea komeni da.