Kepa Peñagarikanok Asegarcen jarraituko du beste bi urtez

Uztarria.eus 2007ko aza. 28a, 11:11

Asteartean berritu zuen kontratua Azpeitiko pilotariak

Peñagarikanorekin batera, Agirrek, Ruizek eta Otxandorenak berritu dituzte kontratuak

Asegarceko lau pilotarik kontratuak berritu zituzten asteartean, hilak 27. Horien artean zen Kepa Peñagarikano. Azpeitiko pilotariari 2008ko ekainean bukatzen zitzaion kontratua eta beste bi urterako berritu du akordioa; 2010era arte jarraituko du Asegarcen.

Peñagarikanoz gain, beste hiru pilotarik ere berritu dituzte kontratuak Asegarcen. Imanol Agirreri abenduan bukatzen zitzaion kontratua eta urtebeterako luzatu du. Patxi Ruizek eta Iñaki Otxandorenak, berriz, bost urterako akordioa sinatu dute.

Peñagarikanok 2001eko uztailaren 6an debutatu zuen profesionaletan, Izarraitz pilotalekuan. Aurtengo denboraldian sei partida jokatu ditu eta horietatik lau irabazi.