Ostiralean hasiko dituzte San Eloi festak Landeta auzoan

Urola Kostako Hitza 2007ko aza. 28a, 10:11

Bihar, ostirala, bertso afariarekin hasiko dituzte jaiak Landetan

Hainbat ekitaldi antolatu dute asteburu osorako

Bihartik eta igandera bitartean saneloiak ospatuko dituzte Landetan. Ohi bezala, festei hasiera bertso afariarekin emango diete. Bihar Xebaxtian Lizaso eta Andoni Egaña izango dira bertsotan Mendizabal erretegian. Lauzpabost lagunen artean antolatzen dituzte Landetako festak. "Orain dela hilabete bat edo hasi ginen elkartzen eta urtero antzekoak antolatzen ditugu", dio Martin Mendizabal landetarrak.

Festak landetarren Festa Batzordeak eta Udaleko Festa batzordeak elkarlanean antolatu dituzte. "Antolatzen duguna ordaintzeko adina diru izaten dugu justu-justu, eta horregatik ez dugu beste ezer gehiago jartzen jaietan", dio Mendizabalek. Bi urtetan Ardi Txakur Txapelketa antolatu izan dute, baina "zorrak" egiten zituztela eta gehiago ez dute egin.

Jende gehien bertso afarian elkartzen da; "60-70 lagun biltzen gara". Aurten Mendizabalenean izango da eta aurrez izena eman behar da, 943 812001 telefono zenbakira deituta. Auzotarren bazkarian, berriz, 40 bat elkartzen dira.

Egitaraua

Azaroak 30, bihar

  • 21:00. Bertso afaria Mendizabal erretegian, Xebaxtian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Trikitilariak: Izar eta Lertxundi.

Abenduak 1, etzi

  • 14:30. Herri bazkaria, Mendizabal erretegian. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak, eta Felix eta Aloña trikitilariak.

Abenduak 2, igandea

  • 11:00.Meza, auzoko hildakoen alde.
  • 12:30.Umeentzako jolasak.
  • 13:00.Herri kirolak. Aizkolariak: Mendizabal II.a, Arria II.a, Rekondo eta Otaño. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Goenatxo II.a.
  • 14:00.Auzokoen bazkaria, Egizale Elkartean. Soinu-jotzaileak: Felix eta Aloña. Bertsolariak: Joxe Lizaso eta Joxe Agirre.