'Seximenduz' liburua aurkeztu du Fernando Morillok

Uztarria.eus 2007ko aza. 16a, 14:11
'Seximenduz' liburuaren azala.

Elkar argitaletxeak argitaratu du, Taupadak 20 bilduman

Argitaletxearen esanetan, "ligatzearen inguruko esku-liburu dibertigarri bat osatu du Fernando Morillok"

Fernando Morillo idazle azpeitiarrak Seximeduz liburua aurkeztu zuen atzo, osteguna, Donostian. Elkar argitaletxeak argitaratu du, Taupadak 20 bilduman. 13 urtetik gorakoentzako liburua da. Argitaletxearen esanetan, "ligatzearen inguruko esku-liburu dibertigarri bat osatu du Fernando Morillok".

Orain artekoak

Idazle azpeitiarrak beste hainbat liburu kaleratu ditu lehenagotik ere. Horien artean: Sexu-egunsentiak, Ortzadarra sutan, Eta ni zer?, Dragoien orroa, Gloria mundi. Uztarria herri aldizkariak 2004ko azaroko zenbakian kaleratu zuen Morillori egindako elkarrizketa.