EAJk informaziorik ez duela jaso salatu du udalbatzarrean

Urola Kostako Hitza 2007ko aza. 12a, 10:11

Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatutako ekitaldien berri prentsaz jakin dutela azaldu du Ana Mendizabalek

Leire Ibarguren batzordeburuak kritika onartu egin du

Ostegunean udalbatzarrean galdera eta erreguetan Ana Mendizabal (EAJ) zinegotziak informazio falta salatu zuen: “Udaleko Parekidetasun batzordearen bilera datorren astean daukagu eta aste honetan, batzordeak antolatutako hainbat ekitaldiren berri prentsaren bidez jaso dugu, hori salatu nahi dut”.

Leire Ibarguren (EAE-ANV) Udaleko Parekidetasun batzordeburuak, Mendizabalek egindako kritika onartu egin zuen: “Akatsa egin dugula onartzen dugu, batzordetik pasatu aurretik prentsari pasatu diogulako ekitaldien berri. Asteartean egingo dugu batzordea eta orduan hitz egingo dugu horretaz”.