Sokamuturrik ezean, gaztetxoentzat zezen mekanikoa Errebaleko festetan

Uztarria.eus 2007ko aza. 9a, 16:11

Mingain urdin gaitza dela-eta ez da izango zezenik aurten

Biharko txikientzat puzgarriak ere antolatu dituzte

Aste honetan Uztarria.com eta Urola Kostako Hitza-k aurreratu bezala, larunbat honetan Errebaleko festetan ez da sokamuturrik izango —urtero antolatu ohi dute—, mingain urdin gaitza dela-eta. Udalaren Festa Batzordeak gaur (ostirala) jakinarazi duenez, horren partez biharko (zapatua) zezen mekanikoa antolatu dute gaztetxoentzat.

Gipuzkoan 56 abelburutan atzeman dute gaixotasuna eta, prebentzio neurri gisa, ganadu feria, kontzentrazio edota ganadu azokak galarazi egin dituzte.

Zezen mekanikoaz gain, txikientzat puzgarriak ere antolatu dituzte biharko. 17:00etatik 19:30era bitartean izango dira bi ekimenak.