Itsasik dantza solte ikastaroa antolatu du

Uztarria.eus 2007ko aza. 8a, 11:11

Azaroaren 12an hasiko dira saioak eta abenduaren 19ra arte iraungo dute

Ikastaroa dohainik izango da

Itsasi Azpeitiko dantza taldeak dantza solteko ikastaroa antolatu du azaro eta abendurako. Urteko sasoi honetan hainbat urtean antolatu izan du Itsasik ikastaro hau eta aurtengoan ere ez dute hutsik egingo.

Ikastaroa dohainik izango da eta antolatzaileek azaldu dutenez, "euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duen oro dago gonbidatuta". Azaroaren 12an hasiko dira saioak eta abenduaren 19ra arte iraungo dute. Hala, Santo Tomas eguneko erromerian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartu dutenek.