Uztarriaren 89. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko aza. 7a, 13:11
Uztarriaren azaroko zenbakiaren azala.

Euskadi Irratiaren 25. urteurrenean herriko kazetariekin solasean aritu da Uztarria

Sagar bilketa, politika, emakumea eta kirola landu ditu, besteen artean

  • Iritzia
  • 08. Inkesta. Zer iritzi daukate herritarrek autobuseko bidaia txartel bateratuaz? Horixe hilabete honetako galdera.
  • 12. Politika . Negoziazio politiko garrantzitsua egin zuten duela urtebete Loiolan EAJk, Batasunak eta PSEk. Kontu bilduma.
  • 14. Klik . Inazio Azkunek 45 urte daramatza sagastiak landatzen.
  • 20. Azpeitiarrak uhinetan . Euskadi Irratiak orain 25 urte igorri zuen aurreneko aldiz. Hasieratik egon dira euskarazko komunikabide hartan lanean azpeitiar kazetariak
  • 24. Kirola . Hemen da Behobia-Donostia, eta prest dira emakume asko.
  • 26. Antzerkia . Lakrikun taldekoek antzezlana estreinatuko dute Euskal Antzerki Topaketen 25. urteurrenean.
  • 36. EHE . Euskararen alde herrian lanean jarraitzeko, jendearen ekarpena eta diru laguntza ere beharrezkoak ditu Euskal Herrian Euskarazek.