San Martin Astea egoitzan, gaurtik hasita

Urola Kostako Hitza 2007ko aza. 5a, 15:11
Iraurgiko umeen bisita, iaz.

Herritarrak gonbidatu dituzte, egoitzan bizi diren adinekoak bisitatu ditzaten

Azaroaren 11 arte egunero era guztietako ekitaldiak egingo dituzte (Urola Kostako Hitza)

Gaur hasiko da San Martin egoitzan San Martin Astea eta azaroaren 11 arte egunero era guztietako ekitaldiak egingo dituzte egoitzan.

Bertan, egoitzako egoliarrei ez ezik, herritar guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute. Era honetan, aste hau antolatzen jardun diren egoitzako langileek, aste hau aitzakia hartuta, "egoiliarrak bisitatzera gonbidatzen" dituzte herritarrak. Izan ere, egoitzako langileen esanetan, eurak asistentzia orokorra eskaintzen badiete ere, alderdi emozionala betetzeko ingurukoen bisitak behar-beharrezkoak dituzte eadinekoek.

Aste osoan zehar, egoitzan ospatutako ekitaldien argazki erakusketa ere egongo da.

Egitaraua

Azaroak 5, astelehena

11:00. Inaugurazio ekitaldia Udaleko ordezkariekin eta Joxe Lizaso eta Joxe Agirre bertsolariekin.

11:30. Egoitzako txaranga.

17:00. Dementziak eta alzheimerra hitzaldia, Arantza Sein psikologoarekin.

Azaroak 6, asteartea

10:30. Kareta lehiaketa.

11:30. Jolasak.

16:30. Bimngo berezia.

Azaroak 7, asteazkena

10:30. Jolas musikalak.

11:30. Film emanaldia.

16:00. Txokolate jana.

17:30. Jonhy Deabru, Schubert eta IƱaki musikarien kontzertua.

Azaroak 8, osteguna

10:30. Karta jokoko eta tokako txapelketa. Zezen sorpresa.

11:30. Film emanaldia.

17:00. Jose Maria Soroaren kantaldia.

Azaroak 9, ostirala

11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.

16:45. Bingo berezia.

18:15. Juan Antxieta musika eskolakoen emanaldia.

Azaroak 10, larunbata

17:30. Legazpiko Errondaila.

Azaroak 11, igandea

10:30. Meza.

13:00. Bazkaria.

17:30. Amaia eta bere gitarra taldearen emanaldia.