Santo Tomas egunean postua jarri nahi dutenentzako deia

Uztarria.eus 2007ko urr. 30a, 13:10

Eskaera egiteko epea azaroaren 12tik azaroaren 26ra egongo da zabalik

Postuen kokapenaren zozketa azaroaren 28an egingo dute

Udal Festa Batzordeak Santo Tomas egunean txorizo postua jarri nahi dutenentzat eskaera egiteko epea azaroaren 12tik azaroaren 26ra zabalik egongo dela jakinarazi dute. Izena ematea udaletxean bertan egin beharko da edota 943 157068 zenbakira deituta.

Postuen kokapenaren zozketa azaroaren 28an, asteazkena, egingo dute Udal Areto Nagusian. 20:00etan hasiko da zozketa eta bilera egingo dute postua jarri behar dutenekin.