Iraurgik eta Bruesa Basketek hitzarmena berritu dute

Uztarria.eus 2007ko urr. 25a, 21:10

Akordioa lau urtekoa da

Iñaki Uriak eta Miguel Santosek izenpetu dute

Iraurgi Azpeitiko eta Azkoitiko saskibaloi klubak eta Bruesa Basket Donostiakoak berriz ere hitzarmena sinatu dute, lau urtekoa. Ez dute esan Bruesak zenbat diru emango dion Iraurgiri, baina akordioa aurrekoa baino "zabalagoa" dela adierazi dute.

Iñaki Uria Iraurgiren presidenteak eta Miguel Santos Bruesakoak sinatu dute hitzarmena.

Bruesa Espainiako LEB1 Ligan dago gaur egun —iaz ACBn— eta Iraurgi EBAn. Honek Donostiako taldetik jokalariak ekartzeko aukera izango du, besteak beste.