Aitonenako Erretiratuen Elkarteak "eskerrak" eman dizkie Jubilatuen astean parte hartu dutenei

Uztarria.eus 2007ko urr. 24a, 14:10

Astea aurrera eramaten lagundu duten elkarte eta norbanakoek eskainitako lana eskertu dute "bereziki"

Gernikara egingo duten ibilaldirako eta Lekeitioko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Aitonenako Erretiratuen Elkarteak "eskerrik beroenak" eman dizkie joan den astean ospatu zuten Jubilatuen Astean parte hartu duten guztiei. Horiez gain, bereziki eskertu diete eskainitako laguntza honako elkarte eta norbanakoei: Julian Bereziartua medikua, Gipuzkoako Parkinson erakundea, Kiruri jatetxea, Loterien administrazioa, Maria Angeles, Agirre oparidenda, Eduardo Badiola eta EgaƱa gozotegia.

Gernikara ibilaldia eta Lekeitioko bazkarirako txartelak salgai

Bide batez, bazkideei gogorarazi diete Gernikara egingo duten ibilaldirako eta Lekeitioko Emperatriz hotelean egingo duten bazkarirako txartelak salgai daudela dagoeneko Aitonena Ieko bulegoetan. Urriaren 26ra bitartean egongo dira txartelak salgai, 26 eurotan.