109 odol emailek jasoko dute oroigarria

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 19a, 11:10
Eskualdeko odol emaileek iaz Zarautzen egin zuten urteroko batzarra eta oroigarrien banaketa.

Urriaren 28an Loiolan egingo dute odol emaileek meza eta batzarra

Oroigarriak banatu eta bazkaria ere egingo dute (Urola Kostako Hitza)

Odol Emaileen Elkarteak 25, 40 edo 50 ,eta 75 odol emanaldi egin dituzten Urola Kostako bizilagunak omenduko ditu datorren igandean, urriaren 28an; 40 emakumezkoen kasuna, odol gehiago galtzen dutelako, eta 50 gizonezkoenean.

Aizarnazabalgo, Arroako, Azpeitiko, Azkoitiko, Getariako, Itziarko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako 109 odol emaileri banatuko dizkiete oroigarriak. Aurten Loiolan egingo dute eskualdekoen topagunea.

Egun osoko egitaraua

Loiolan izango da omenaldia. 12:00etan bilduko dira odol-emaileak Loiolako atarian. Jarraian basilikan meza entzungo dute, eta meza ondoren, 13:00etan, Espiritualitate Gunean ekitaldiari hasiera emango diete. Ekitaldi honetan, urteko batzarra egingo dute eta 25, 40, 50 eta 75 emanaldi egin dituztenei oroigarriak banatuko dizkiete.

Oroigarriak banatu eta gero, bazkaria Kiruri jatetxean izango da. 33 euro kostatuko da bazkaria, kafea eta likorea barne. Bazkalondoan dantza egiteko aukera ere egongo da, musika saioa izango baita.

Bazkarira joateko asmoa dutenek urriaren 23a baino lehen eman behar dute izena, 943 811721 (Pedro) edo 943 811337 Juan Jose) telefono zenbakietara deituta.