Liburua osatzeko argazki bila ari dira musika eskolan

Uztarria.eus 2007ko urr. 9a, 14:10

Juan Antxieta Musika Eskolak 25 urte beteko ditu ikasturte honetan

Urte horiek guztiak liburu batean jasoko dituzte

Juan Antxieta Musika Eskolak 25 urte beteko ditu hasi berri den ikasturtean, 2007-2008 ikasturtean, alegia. Urte horiek guztiak bildu asmoz, liburua prestatzen ari dira musika eskolako hainbat kide. Liburua osatzeko, ordea, 1982 eta 1992 urteen arteko kontzertuetako eta jaialdietako argazkiak bildu nahi dituzte. Garai hartako ikasle eta gurasoei dei egin diete argazkiak baldin badituzte musika eskolaren egoitzara eramateko, Perdillegi 1era. Argazkiak ostirala, urriak 12, baino lehen entregatzea komeni da.