Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Auzarazako etxeak

Uztarria 2007ko urr. 6a, 20:10

.76 etxebizitza daude han, eta hiritartzea ere ilegala izan dela esan du

Errazkin alkateak jakinarazi zuen albistea osteguneko udalbatzarrean

Auzarazako etxebizitzak ez dira legea jarraituta egindakoak; AIU 14koak, hain zuzen (76 etxebizitza daude). Hala dio Espainiako Auzitegi Gorenaren autoak, IƱaki Errazkin Azpeitiko alkateak osteguneko udalbatzarrean jakinarazi zuenez.

Auzarazako hiritartzea ere legez kanpo egindakoa izan zela dio Auzitegi Gorenak, baita eraikuntza oinarritu zen ekintza administratiboak ere.

Auzia urteetakoa da eta, helegiteak helegite, azkenean Gorenera heldu da. Legez kanpokotasuna defenditzen aritu direnek erantzukizuna Promociones Leku-Eder S.A., Azpeitiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari leporatu diete. (informazio gehiago hemen eta hemen)

Informazio gehiago Urola Kostako Hitzan