Etxebeltz-Izarrako etxebizitzak zozkatuko dituzte lehenengo

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 1a, 17:10

Haien ondoren kuartelekoak zozkatuko dituzte, eta Nuarbekoak azkenik

"Prozeduran argitu gabe dauden gauzak argitu arte" ez dute zozketarik egingo (Urola Kostako Hitza)

Etxebeltz-Izarrako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa Nuarbeko Udal Sustapeneko Etxebizitzen zozketaren aurretik egingo dute azkenean, eta haiek izango dira lehendabiziko zozkatuko dituztenak.

Hasiera batean, Nuarbeko etxebizitzak zozkatzen hastea aurreikusten zuten; ondoren, kuarteleko udal sustapeneko etxebizitzak zokatuko ziren, eta Etxebeltz-Izarrako Babes Ofizialekoak izango ziren zerrendako azkenak.

Azkenean, ordea, izena emandako jendearen nahien arabera zozkatzea erabaki dute. Lehenengo, beraz, Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen zozketa egingo dute; gero kuarteleko etxebizitzena; eta azken zozketa izango da Nuarbeko udal sustapeneko Etxebizitzena.

Xanet Esnaola alkateordeak esan du "prozeduran argitu gabe dauden gauzak argitu arte" ez dela zozketarik egingo.