Asier Egiguren: "Bikote eta elkarte onenaren sariak jaso ditugu"

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 25a, 10:09
Asier Egigurenek eta Imanol Etxeberriak 3-4 urte daramatzate palako txapelketetan jokatzen.

Pala Luzeko Txapelketa Etxeberriak eta Egigurenek irabazi zuten igandean

Aste honetan pala motzekoan hasiko dira (Urola Kostako Hitza)

Asier Egiguren Bikutze eta Imanol Etxeberria Ikasberri Kirol Elkarteko bikoteak Pala Luzeko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten herenegun, Andoainen Gazteleku 1en aurka 45-41 irabazita.

Finalean, "hasieran nahiko alde handiarekin joan ginen irabazten, baina bukaera aldera gauza estutu egin zen" azaldu du Egigurenek.

Ostiralean jokatu zituzten finalerdiak Egigurenek eta Etxeberriak Gazteleku 2ren aurka. 45-36 emaitzarekin irabazita, igandeko finalerako txartela lortu zuten.

Finalean "txapelketako bikote onenaren sariaz gain, elkarte onenaren saria ere jaso dugu" azaldu du Egigurenek. Egiguren eta Etxeberria Ikasberri Kirol Elkarteko kide dira.

Kopez eta txapelez gain, ordea, apirilean jokatuko den Gipuzkoako, Nafarroako, Errioxako, Arabako eta Bizkaiko pala luzeko txapelketarako txartela ere eskuratu zuten igandean.

Lehen mailako bi jokalari hauez gain, Urtzi Lopetegi eta Luis Mari LarraƱaga bigarren mailako bikoteak ere jokatu zuen ostiralean finalerdia; hauek ere Ikasberri Kirol Elkarteko kide dira. Landareren aurka jokatu zuten eta 45-23 galtzean ez ziren finalerako sailkatu.

Aste honetan pala motzean

Txapelketa bat bukatu orduko bestea hasiko dute bi bikoteek. Asteburu honetan bertan Gipuzkoako Pala Motzeko Txapelketa jokatzen hasiko dira. Egigurenek eta Etxeberriak bigarren mailan jokatuko dute eta Lopetegik eta LarraƱagak hirugarrenean.