Waterpolo taldea partaide berri bila dabil

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 24a, 11:09

Kirola egiteko gogoa duen eta talde giroan ondo pasatzeko gogoa duen jendearen bila ari dira

Waterpolo taldean hasi nahi dutenek 656 646304 telefono zenbakira deitu (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko waterpolo taldea talderako partaide bila dabil. Waterpolo talde honetan parte hartzeko ez dute eskatzen waterpoloan ibilitakoa izaterik, ez eta igerilari ona izaterik ere. Kirola egiteko gogoa duen eta talde giroan ondo pasatzeko gogoa duen jendearen bila ari dira. Waterpolo taldean hasi nahi dutenek 656 646304 telefono zenbakira deitu eta Antoniorekin hitz egin behar dute. Entrenatzera bakarrik joan nahi dutenek ere aukera hori izango dute, talde giroa indartu nahi baitute.