Hilaren 30ean Sanjuandegiko I. Mendi Lasterketa izango da

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 19a, 11:09

Sanjuandegitik Oinatzera egingo dute lasterketa

Bide Ona tabernarien elkarteak argazki digitalen proiekzioa ere antolatu du (Urola Kostako Hitza)

Bide Ona Sanjuandegiko tabernarien elkarteak irailaren azken astebururako mendi lasterketa eta argazki proiekzioa antolatu ditu.

Aurtengoa Bide Ona elkarteak mendi lasterketa antolatzen duen lehenengo aldia da. Irailaren 30ean, igandea, izango da eta OƱatz eta Sistiaga zeharkatuko ditu mendi lasterketak. 14 kilometroko ibilbidea izango du I. Sanjuandegiko Mendi Lasterketa honek.

Ibilbidean zehar DYAren anbulantzia bat eta edarien eta fruituen postu bat jarriko dira, eta parte-hartzaileen atzetik ere joango da anbulantzia.

Proban parte hartzeko 18 urte beteta izatea beharrezkoa da eta dortsalak egunean bertan banatuko dituzte. Emakumeek eta gizonezkoek proba berdina egingo dute eta sariak lehen hiru emakumeentzako eta lehen hiru gizonezkoentzako izango dira. Parte-hartzaile guztien artean babesleek emandako materiala zozkatuko dute, gainera.

Antolaketa lanetan edo babesle bezala inork lagundu nahiko balu, Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean emango zaio Bide Ona elkartearekin harremanetan jartzeko bidea.

Argazki digitalen proiekzioa

Irailaren 29an, larunbatean, argazki digitalen proiekzioa antolatu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Bide Onak, Salbe 17ko aretoan. Proiekzioa 21:00etan izango da eta bertan argazki zaharren bilduma bat eta danborradako, herriko jaietako eta sokamuturreko argazkiak ikusiko dira.

Bide Ona elkarteak datozen hilabeteetan ere ekitaldiak antolatzen jarraituko duela jakinarazi du.