Azpeitiko moto gidari bat hil da kotxe baten kontra talka egin ostean

Uztarria.eus 2007ko ira. 13a, 12:09

Igor Pelaez gaztea da hildakoa

Ezbeharra atzo, asteazkena, iluntzeko zortziak aldera gertatu zen, Almacenes Etxeberria parean

Igor Pelaez (1977) azpeitiar gaztea hil da motoan zihoala kotxe baten kontra talka egin ostean. Istripua atzo, asteazkena, iluntzeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen GI-631 errepidean; Landetako bidegurutzearen inguruan, Almacenes Etxeberria parean.

Ertzaintzak istripuaren arrazoiak oraindik guztiz argitu ez baditu ere, Pelaezek gidatzen zuen Yamaha XVS 650 markako motozikletak Opel Astra baten kontra talka egin zuen eta txokeak eragindako zauri larrien ondorioz, azpeitiarra hil egin zen.

Ezbeharraren ondoren, Azkoitiranzko erreia itxita gelditu zen denbora batez.