Aitonenakoek Logroñora ibilaldia egingo dute hilaren 21ean

Uztarria.eus 2007ko ira. 7a, 18:09

Autobusa antolatu dute eta interesatuek aurrez izena eman beharko dute

Datorren astelehenean irekiko dute epea

Aitonenako Jubilatuen etxekoek Logroñora (Espainia) txangoa egingo dute hilaren 21ean (ostirala). Han San Mateo jaiak ospatuko dituzte egun horretan eta Aitonenakoek ere festan parte hartuko dute. Logroñora joateko autobusa antolatu dute.

Hilaren 21ean 8:30-9:00ak aldera aterako da autobusa plaza atzetik. Aitonenakoek jakinarazi dutenez, leku mugatuak daude txangoan parte hartzeko. Beraz, interesatuek aurrez izena eman beharko dute Aitonenako bulegoetan, 10:30etik 12:30era bitartean eta bertan bazkide txartela erakutsi beharko dute.

Datorren astelehenean irekiko dute izen emateko epea. 26 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu nahi duten jubilatuek autobusa eta Logroñon egingo duten bazkaria ordaindu ahal izateko.