Haurren Barraka Eguna datorren ostiralean izango da

Urola Kostako Hitza 2007ko uzt. 21a, 13:07

Umeek arratsaldez hainbat abantaila izango dituzte (Urola Kostako Hitza)

Hilaren 29an Umeen Euskal Festa izango da

Datorren ostiralean (uztailaren 27an) izango da saninazio festetako Haurren Barraka Eguna. Barraka gunean, egun honetan, haurrek hainbat abantailaz gozatu ahal izango dute 16:30etik aurrera. Hala, barraka guztietan, bi txartel lortuko dituzte haurrek euro bat eta berrogeita hamar zentimoren truke.

Uztailaren 29an, berriz, Umeen Euskal Festa ospatuko dute, eta haur guztiak baserritarrez janzteko eskatu du Udalak.