Jubilatuak Xoxotera garraiatzeko gidariak behar dituzte

Uztarria.eus 2007ko eka. 29a, 13:06

Udalak mendiko ibilgailuak dituzten herritarrei dei egin die

Uztailaren 21ean ospatuko dute erretiratuek Xoxoteko eguna

Urteroko ohiturei jarraiki, Xoxoteko eguna ospatuko dute jubilatuek uztailaren 21ean. Udalak dei egin die mendiko ibilgailuak dituzten herritarrei erretiratuak Xoxotera igo eta jaisten lagun dezaten.

Mendiko ibilgailuak dituztenek eta erretiratuei laguntzeko gogoz dauden herritarrek, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailetik pasatu edo 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu beharko dute.