Iraurgikoak Llanesera doaz udalekuetara

Urola Kostako Hitza 2007ko eka. 28a, 10:06
Iaz Llanesen egin zuten Saskibaloi Campusa.

Saskibaloia ardatz hartuta, 7 egunean 8 eta 16 urte bitarteko 84 gazte izango dira udalekuetan Asturiasen

Igandean abiatuko dira (Urola Kostako Hitza)

Iraurgi Saskinaloi Elkarteak bultzatuta aurten ere Azpeitiko gaztetxoak Saskibaloi Campusera joango dira; iaz bezala LLanesera (Espainia) joango dira. Guztira 8 urtetik 16 urtera arteko 84 gazte lagun doaz, tartean baita Jose Luis Zubizarreta Iraurgi Saskibaloi taldeko zuzendaria eta Iker Bueno entrenatzailea ere.

Igandean 12:00etan abiatuko da LLaneserako autobusa osasun etxe aurretik eta zazpi egun han igaro eta gero uztailaren 8an itzuliko dira herrira.

Han Jose Manuel Calderon NBAko espainiar jokalaria izaten da hasierako bi egunetan irakasten. Andaluzia, Asturias eta Galiziako gaztetxoak ere joaten dira, euskaldunez gain.

Campus honetan, ordea, ez dute haurrek egun osoa saskibaloian jokatzen pasatzen; egunean bi kirol jarduera izaten dira eta gainerako orduetan edozein udalekutan moduko ekitaldiak egiten dira. Programako zati handi bat saskibaloia bada ere, txandakatzen joaten dira. Honela, goizean saskibaloian aritu den taldea arratsaldean hondartzara edota mendira joango da.

Orain dela 6 urte inguru hasi ziren Iraurgikoak udalekuetara joaten.