DYAk sorosle ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2007ko eka. 27a, 12:06
DYAko kide bat lanean.

Oraindik izena eman daiteke bihar hasiko den 25 orduko ikastaroan

Eskolak, 09:00etatik 14:00etara izango dira (Urola Kostako Hitza)

Oraindik izena eman daiteke DYA Gipuzkoak Azpeitian antolatu duen sorosle eta sorospen ikastaroan.

Ikastaroak 25 ordu iraungo du eta ekainaren 28an, ekainaren 29an, ekainaren 30ean, uztailaren 6an eta uztailaren 7an izango dira eskolak, 09:00etatik 14:00etara.

Sorosle eta sorospen ikastaroan ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezaguera izatea eta egunerokoan agertzen diren arrisku egoeren aurrean zer egin irakatsiko dute: zauriak, erredurak eta hausdurak nola sendatu, bihotz eta birika susperketa nola egin... Irakaspen hauek alderdi praktikotik eta teorikotik landuko dituzte.

Amaieran ikasitakoa ebaluatzeko frogak egingo dituzte eta gainditzen dituenak Sorosle Titulua eskuratuko du. Titulua lortutakoan edonork ibili ahalko du DYAko anbulantzietan laguntzen.

Ikastaroan izena emateko 943 464622 telefono zenbakira deitu behar da. 75 euro kostatzen da ikastaroa. EHUn bi kreditu ematen dituzte ikastaroa egiteagatik.