Azpeitiko bikotea bikain Euskal Herriko 31. Dantza Txapelketan

Estibaliz Aranguren 2007ko eka. 26a, 12:06
Aranguren eta Ibarguren Azpeitiko bikotea Segurako txapelketan dantzan.

Estibaliz Aranguren eta Jon Ibarguren azpeitiarrek parte hartu zuten Seguran

Bikotea estreinakoz ariko da handien artean

Ekainaren 17. Segurako Baratze pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Dantza Solteko Txapelketaren 31.edizioa.

Lehiaketan 12 bikotek parte hartu zuten, 9 gipuzkoarrak, bi bizkaitarrak eta bat nafarroakoa, eta ohizkoa den moduan, bikote parte-hartzaileek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu zituzten, biak zortzi pausokoak.

Bikote irabazlea azkoitiarra izan zen hirugarrengo urtez, hain zuzen Azpitarte anai-arrebak osatutako bikotea. Bigarrengo saria Errenteriara joan zen eta hirugarrena berriz Bergarara. Hau guztia alde batera utziz ordea, gure herriko bikoteak ere jaso zuen merezitako saria.

Segurako txapelketa honetan lehendabiziko aldiz parte hartzen duten bikoteen artean lehia handia egon ohi da, euren artean bikote onenari Gillermo Areizaga dantza txapelketa honen sortzailea izan zenaren saria ematen baitute. Aurtengo urte honetan lau bikote berrik parte hartu zuten eta Estibaliz Aranguren eta Ion Ibarguren azpeitiarrak lau hauen artean sartzen ziren, gainera sari berezi hau euren herrira ekartzeko ohorea izan zuten. Nahiz eta lehenengo urtea izan oraingo hau handien artean dabiltzatenak gogotsu daude azpeitiarrak eta aurrera begira dituzten txapelketetan sari onak eskuratzeko esperantza dute azpetia herria zabalduz Gipuzkoan zehar.