Azpeitiar langile bat oso larri zauritu da A-8an, Zarautz eta Zumaia artean

Uztarria.com 2007ko eka. 19a, 18:06

Errepideko mantentze lanetan ari zen, kamioi batek jo duenean

Zauritutakoa gizonezkoa da, 48 urtekoa

A-8 errepidean, Zarautz eta Zumaia artean (Gipuzkoa), bide bazterreko sastrakak garbitzen ari zen azpeitiar langile bat oso larri zauritu da gaur (asteartea) goizean, kamioi batek eragin duen istripu baten ondorioz. Gizonezkoa da zauritutakoa (J.M.S.I.) eta 48 urte dauzka. Donostiako Ospitalera eraman dute.

Donostiarako noranzkoan gertatu da ezbeharra, 11:30 inguruan: sastrakak garbitzen ari ziren langileek bazterbidean zuten aparkatuta seinalizazio furgoneta, eta, halako batean, kamioi artikulatu bat bidetik atera da, furgoneta jo eta langilea harrapatu du azpian furgonetak.

Auto pilaketak eragin ditu ezbeharrak ia ordubiak arte.