Elkarretaratzea egin dute Osakidetzan

Urola Kostako Hitza 2007ko eka. 14a, 10:06
Datorren ostiralean ere elkarretaratzea egingo dute.

Soldata igoera eta garapen profesionala eskatzen dute, zerbitzua hobetzeko

Gipuzkoako hainbat herritan egin zituzten elkarretaratzeak, osasun langileek izan ezik (Urola Kostako Hitza)

Osakidetzako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, osasun langileek izan ezik. 12:00etan izan zen Azpeitian, Azkoitian eta Gipuzkoako hainbat herritan, soldata igoera eta garapen profesionala eskatzeko.

Elkarretaratzeekin jarraitzeko asmoa dute, gainera; uztailaren 10a bitartean, asteazkenero eta ostiralero bilduko dira osasun etxeen aurrean.

Elkarretaratze hauen arrazoia sistema zaharkitzen ari dela da. Izan ere, "biztanleria zahartzen ari den heinean ez da langile gehiago hartzeko, ordezkoak bilatzeko eta profesionalak gaur egungo biztanleriaren beharretara egokitzeko inbertsiorik egiten", azaldu du langile batek.

Bitxikeria gisa, elkarretaratzea baino minutu batzuk lehenago haur bat jaio zen anbulategian, ospitalera iristeko astirik gabe.