Uztarriaren 85. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko eka. 11a, 14:06

Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrari egindako elkarrizketa dakar zenbaki berriak

Argazki bidez, Azpeitiko Antxieta Arkeologia taldearen lana ere ezagutarazi da

Uztarriaren 85. zenbakia argitaratu berri da. Hilabete honetako aldizkarian honako gaiak landu dira: Azpeitiko argazki zaharren artxiboa, Antxieta Arkeologia Taldea, Joxean Agirre kazetaria, futbol txapelketa eta Udalen Hizkuntza-politikaren Neurketa, besteak beste. Aldizkaria internetez ikusi daiteke web honetan bertan.

• [u] Iritzia

• Inkesta. Ekainaren 23an, San Juan bezperan herritarrek zerbait berezia egiten al diten jakin nahi izan dugu

• Zer dio? Igerileku estali gabea ekainaren 9an zabalduko dute; aurtengoa seigarren urtea izango da.

• [u] Mamia. Fototeka. Azpeitiko Argazki Ekartekoak irudi zaharrak biltzen ari dira. Fototeka sortu nahi dute 2010erako.

• Klik. Agustin Arenas argazkilariaren udaberriko irudiak ikusgai.

• Agirre. Joxean Agirre idazle eta kazetariarekin solasean bere ibilbideaz.

• [u] Jakiteko. Han eta hemen futbola. Ekainean hiru futbol txapelketa izango dira herrian: 24 ordukoa, anaiartekoa eta emakumeena.

• [u] Euskara. Neurketa. Mikel Balentziaga Kontseiluko kidea udalen Hizkuntza politikaren Neurketan Azpeitiak ateratako emaitzez aritu da.