San Agustingo lanak abian jarri dituzte

Urola Kostako Hitza 2007ko mai. 15a, 13:05
San Agustin gunearen ataria.

Lanek 1.836.891 euroko aurrekontua dute, baina inportea 1.663.305ekoa izan da

Urtebeteko epean bukatu beharko dituzte obrak

Lehengo ostiralean hasi ziren Altuna y Uriako langileak San Agustineko eliza kultur auditorio modura egokitzeko lanekin.

Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak atera zituen obrak lehiaketara 2006ko azaroan, eta San Agustin barrualdea eraberritzeko lanak dira.

San Agustinen antzerkirako eta kultur ekitaldietarako aretoa egiteko 1.836.891 euroko aurrekontua dute, baina inportea 1.663.305ekoa izan da.

Lanak urtebeteko epean bukatu beharko dituzte, baldintzetan dioenez.