Azpeitia eta Beasain aurrez aurre gaur Frontoi Txikin

Uztarria.eus 2007ko mai. 11a, 22:05

Herriarteko Pilota Txapelketako aurreneko partida etxean jokatuko du Azpeitiak

22:00etan hasiko da partida

Hasita dago Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, eta Azpeitiak gaur (ostirala) jokatuko du bere aurreneko partida, etxean, Frontoi Txikin. Beasainen aurka ariko da, 22:00etatik aurrera.

Azpeitiko taldea honako bikoteek osatzen dute: Murgiondo eta Aizpuru izango dira kadeteetan, Otamendi eta Yeregi jubeniletan eta LarraƱaga eta Uzkudun ariko dira seniorretan.

Gaurko partida irabaziz gero, final-laurdenetarako txartela eskuratuko du Azpeitiak. Maiatzaren 27tik ekainaren 3ra bitartean jokatuko dituzte final laurdenak sailkatuz gero. Herri guztiek helburu duten partida, Herriarteko Pilota Txapelketako finala, sanjuanetan jokatuko da, Donostiako Atano III. Pilotalekuan.