AASk "Azpeitia berri baten beharra" dagoela dio

Uztarria.eus 2007ko api. 28a, 16:04
AASren hautagaiak herriko plazan, gaur.

Azpeitiko Abertzale Sozialistek gaur aurkeztu dute zerrenda; Aitzol Iparragirre izango da zerrendaburua

Herriko plazan egin dute aurkezpen ekitaldia

Gaur (larunbata) aurkeztu dute Azpeitiko Abertzale Sozialistek (AAS) maiatzaren 27an egingo diren udal hauteskundeetarako izango duten hautagaien zerrenda. Aitzol Iparragirre izango da alderdiak legegintzaldi berrirako aurkeztu duen alkategaia. Iparragirrek "Azpeitia berri baten beharra" dagoela esan du, "ezkerretik eta herritarrentzako lan egingo duen ordezkaritza baten beharraz".

Etxebizitza arloa (etxe hutsak baliatu, herria zentroan hazi...) edota parte-hartzea (Udala herritarrei eta eragileei zabaldu) izango dira AASen eduki garrantzitsuetako batzuk hauteskundeei begira.

Lau urtez izan da Iparragirre Habea herri plataformako ordezkaria. Duela lau urte egin ziren udal hauteskundeetan Habeak 2.027 boto lortu bazituen ere, boto horiek baliogabetu egin zituen Espainiako Auzitegi Gorenak.

Behar adina sinadura lortu ditu ezker abertzaleak sustaturiko Azpeitiko Abertzale Sozialistak (AAS) hautesle elkarteak bozetan izateko. 500 sinadura lortu behar zituzten herrian eta 1.049 sinadura jaso dituzte. Ezker abertzaleak esan du hautesle elkarteak eta ASB alderdia direla bere "apustuak".

Azpeitiko Abertzale Sozialistaren zerrenda (AAS)
1. Aitzol Iparragirre Galarraga
2. Irene Valverde Peña
3. Jose Luis Otamendi Etxabe
4. Ainara Betegi Eizagirre
5. Angel Maria Etxeberria Ibarguren
6. Maria Olatz Arrue Segurola
7. Garikoitz Mendiola Zubizarreta
8. Maider Egiguren Galarraga
9. Jose Maria Aizpuru Eraso
10. Maria Aranzazu Oñederra Bergara
11. Iñigo Orbegozo Lizarra
12. Maria del Carmen Uria Epelde
13. Julen Arrieta Aiesta
14. Trinidad Orbegozo Loinaz
15. Jose Ignacio Arruti Agirre
16. Mirari Amenazar Zabaleta
17. Garikoitz Armendariz Gabilondo

Ordezkoak:
1. Arantzazu Aranburu Oiarzabal
2. Ignacio Maria Arbeo Larrañaga
3. Mirian Arrieta Etxaniz

Datozen egunetan kontuan hartu beharreko epe legalak honakoak izango dira:

  • Maiatzak 2-3. Espainiako Fiskaltzak, Estatuaren abokatuak eta beste hautagaitzek inpugnazioak aurkezteko aukera dute.
  • Maiatzak 4-5. Espainiako Auzitegi Gorenak hautagaitzen balizko baliogabetzeaz erabakia hartuko du.
  • Maiatzak 6-7. Kaltetuek Espainiako Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa sartzeko aukera dute.
  • Maiatzak 8-9-10. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia errekurtsoez.
  • Maiatzak 11. Hauteskunde kanpaina hasiko da.
  • Maiatzak 27. Hauteskundeak.