Aranburuk 2011ra arte berritu du Realarekin kontratua

Uztarria.eus 2007ko api. 27a, 15:04
Aranburu eta Fuentes, gaur, kontratu berria sinatu ondoren ('realsociedad.com')

Gaur goizean sinatu du hitzarmen berria

Jokalaria "pozik" azaldu da eta, bere adina ikusita, kontratua "nahiko luzea" dela dio

Mikel Aranburu futbolariak Realean segituko du, gaur (ostirala) goizean berritu egin duelako kontratua, 2011ko ekainera arte. 2007a arteko kontratua zuen, klubak beste urtebetez luzatzeko aukera zeukan, eta bi parteek nahiago izan dute urte gehiagoko konpromisoa hartzea.

"Pozik" azaldu da Aranburu realsociedad.com webari egindako adierazpenetan. "Denbora asko generaman hitz egiten, eta azkenik gaur goizean erabaki da guztia. Guztiok pozik. Hitzarmen nahiko luzea da, nire adina ikusiz (28 urte ditu)".

Realarekin 250 partidatan jokatu du, eta 15 gol sartu ditu. 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, LogroƱesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zuten lehen taldera.

Miguel Fuentes Realeko presidentea ere "pozik" azaldu da hitzarmenarekin. "Aranburuk hasieratik Realean jarraitzeko nahia erakutsi du. Oso pozik dago Reala, gure koloreekin konprosimo handia erakutsi duen jokalari bat delako".

Mikel Labakak 2009ra arteko kontratua du Realean, bi urte luzatzeko aukerarekin.