Arana kalea 1 bis-erako pasabidea itxi dute, segurtasunagatik

Uztarria.eus 2007ko api. 13a, 14:04
Pasabidea itxita, gaur.

Urbanoneko etxeari teilatuko hegala erori zaio eta horregatik azpian duen pasabidea itxi dute

Etxea aspalditik hutsik dago

Urbanoneko etxea-ren, Bustinzuriko Errebala 21, eta Arana kalea 1 eraikinaren arteko pasabidea itxi dute. Urbanoneko etxearen teilatu hegalaren zati bat erori zen asteazkenean (apirilaren 11n) 18:30ean, eta segurtasun neurri gisa itxi egin dute pasabidea.

Pasabide horretan Arana kalea 1 bis eraikinerako sarrera dago. Baina eraikin horrek badu beste sarrera bat ibai aldetik.

Bustinzuriko Errebaleko eraikinak urteak daramatza hutsik. 2006ko abuztuko Uztarria aldizkariak Ikustekoa! atalean etxearen egoera zein zen jakinarazi zuen.