Etxebeltz-Izarran ia 600 lagunek eman dute izena

Uztarria.eus 2007ko mar. 28a, 13:03

Aurrez, Etxebiden 270 bat pertsona zeuden izena emanda eta Azpeitia Lantzenen bidez beste 292k izena eman dute

Udalak behin betiko zerrenda bi hilabetera esku artean izatea aurreikusten du

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, 292 herritarrek izena eman dute Loiolako Etxebeltz-Izarra zatian egingo dituzten Babes Ofizialeko Etxeetarako. Azpeitia Lantzen-en bidez eman dute izena. Horiez gain, beste 270 pertsona zeuden, aurrez, Etxebiden izena emanda. Beraz, guztira ia 600 lagunek izena eman dutela esan daiteke. Babes ofizialeko 208 etxebizitza egingo dituzte, bi txandatan.

Joan den astean bukatu zen Etxebeltz-Izarrako etxeetan izena emateko epea. Martxoaren 20a izan zen horretarako azken eguna. Udalak, orain, jasotako zerrenda Eusko Jaurlaritzari bidaliko dio. Jaurlaritzak aukeraketa egingo du eta zerrenda murritzagoa itzuliko dio Udalari. Ondoren, honek egingo du aukeraketa, eta, behin betiko zerrenda, gaurtik hasi eta bi hilabetera argitaratzea aurreikusten dute.

Hasiak dituzte Etxebeltz-Izarran etxeak egiteko lanak.

Ikusi albiste zaharragoak

(Proposamen baketsua egin du EAk Loiola etorbiderako)

(Etxebeltz-Izarrako babes ofizialeko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik)