Inazio Arregik saioa astebete atzeratu du, elurragatik

Uztarria.com 2007ko mar. 22a, 22:03

Larunbat honetan egin nahi zuen baina hilaren 31n saiatuko da

.78 kiloko burdin barra Loiolako San Inazioren estatuatik Xoxotekoraino eraman nahi du

Erronka jarria zuen Inazio Arregik zapatu honetarako (hilaren 24rako): 78 kiloko burdin barra Loiolako San Inazioren estatuatik Xoxotekoraino eramatea. Baina uztarria.com-ek jakin duenez, astebete atzeratu du, Xoxoten elurra dagoelako eta saioa arriskutsua izan daitekeelako. Hilaren 31n (zapatua) saiatuko da.

Bederatzi kilometro daude Loiolatik hara, eta 900 bat metrotako desnibela; pistatik joatea dauka pentsatuta. Burdinazko barra, berriz, goiz horretan Arregik berak pisatzen duen pisura egokituko dute. Hau da, 78 kilo inguruko pisua eta 2,40 zentimetro inguruko diametroa izango ditu.

2003an Eibarren egin zuen Inazio Arregik marka saiakera eta Uztarriak egin zion elkarrizketa